Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2017

Sistema eragileak

Imagen
Epa berriz ere! Gaurkoan sistema eragileei buruz hitz egingo dugu. Makina piztu bezain pronto makina lanerako prest jartzen duena, nolabait azaltzeko. Hauek dira sistema eragile batek bete behar dituen funtzioak, orokorrean: • Erabiltzaileari hardware osagaiekin lan egiteko modua eskaini. Adibidez, gure lanak inprimatu, webcam bat bat erabili, musika entzun... Hau lortzeko, hardware gailu bakoitzak bere "driver" edo kontrolatzailea darama, komunikazioa ahalbideratzeko. Gaur egun ingurune grafiko baten laguntza izatea da arruntena, ikonoen laguntzaz lana erraztuz. • Informazioa gordetzeko unitate, karpeta eta fitxategi edo artxibu sistema bat eskaini erabiltzaileari, eta hau maneiatzeko modua.  • Mikroprozesadorearen lan-denbora modu egokian banatu martxan dauden programa guztien artean. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Zumaiako Institutua - 12  • RAM memorian beharrezko diren datuak momentuoro bertan izateaz arduratu, horretarako sarrera unitate edota

Biltegiratze unitateak

Imagen
Kaixo! Ongi etorri berriz ere nire blogera! Lehen aipatu bezala, ordenagailua lanean ari den bitartean RAM memorian gordetzen ditu behar dituen instrukzio eta datuak. Baina ordenagailua itzaltzerakoan memoria honek bere edukina galtzen badu, beste memoria batzuen beharra dugu gure lana eta erabili nahi ditugun programak gordetzeko. Orokorrean, disko gogorrean instalatzen ditugu erabili nahi ditugun programak, eta gure lanak diskete, CD, pen-drivetan eta abar gordetzen ditugu. DISKO GOGORRA : Ordenagailu gehienek hau erabiltzen dute. Hau  ordenagailu kaxaren barruan egoten da eta programa edo artxibuak gordetzen dira bertan. Disko gogor batek 160 GBetik 3TBerako edukia izan dezake. PEN-DRIVE : Ordenagailura txertatzen den gailu txikia da. Bertan artxibuak gorde ditzakegu, eta ordenagailutik deskonektatzen dugunean bertan geratzen dira gordetako artxibuak nahi dugunean berriz ordenagailura konektatu eta erabiltzeko. Gaur egun gehien erabiltzen den biltegiratze unitatea dela us

Periferikoak

Imagen
Epa berriz ere! Gaurkoan ordenagailu baten periferikoei buruz hitz egingo dugu. Periferikoak ordenagailuari lotuta dauden gailu fisikoak dira. Haiek ordenagailua kanpoaldearekin komunikatzeko balio dute, hau da, barrutik kanpora informazioa adierazi eta alderantziz. Bi motatako periferikoak bereizten dira: sarrerakoak eta irteerakoak. SARRERAKO PERIFERIKOAK: Informazioa ordenagailura sartzea ahalbidetzen duten objektuak dira; adibidez: sagua, teklatua, mikrofonoa, eskanerra...                             IRTEERAKO PERIFERIKOAK: Ordenagailuak sortutako informazioa kanporatzea ahalbidetzen duten objektuak dira; adibidez: bozgorailuak, pantaila, inprimagailua... Bi eginkizunak betetzen dituen periferikoak ere badaude. Informazioa kanporatu eta hartzea ahalbidetzen duten objektuak dira; adibidez: pantaila taktilak, CDak, multierabilera duten inpresorak, faxa, USB...

RAM memoria

Imagen
Kaixo berriz ere! Pixkanaka ari gara ordenagailuak dituen atalak banan-banan azaltzen, bakoitza zer den eta zertarako balio duen aipatuz. Gaurkoan RAM memoriari buruz zertxobait ikastea tokatzen da. Ordenagailu batek programa bat martxan jartzen duenean, datu eta kodigu guztiak elementu batean kokatuta egon behar dira, azkar sartzeko eta bertan aldaketak azkar egin ahal izateko aukera emateaz arduratzen da gure RAM memoria. Ordenagailua erabiltzen ari garen momentuan bertan gordetzen da dena, baina itzaltzen dugun momentuan dena borratzen da eta disko gogor batean edo USB batean gordetzen ez badugu galdu egingo da dena. Gaur egun, hainbat RAM memoria mota daude: DRAM. Dinamic-RAM edo RAM besterik gabe, hau baita "originala", mantsoena ere bai(hala ere hobe da behar adina memoria edukitzea, bizkorra eta gutxi edukitzea baino). 386 sortu arte erabili zen, bere freskatze-abiadura 70 edo 80 ns-koa izan daiteke. SIMM edo DIMM itxurakoak. Fast Page (FRAM). Batzuetan DRA