Sistema eragileak

Epa berriz ere!

Gaurkoan sistema eragileei buruz hitz egingo dugu. Makina piztu bezain pronto makina lanerako prest jartzen duena, nolabait azaltzeko. Hauek dira sistema eragile batek bete behar dituen funtzioak, orokorrean:

• Erabiltzaileari hardware osagaiekin lan egiteko modua eskaini. Adibidez, gure lanak inprimatu, webcam bat bat erabili, musika entzun... Hau lortzeko, hardware gailu bakoitzak bere "driver" edo kontrolatzailea darama, komunikazioa ahalbideratzeko. Gaur egun ingurune grafiko baten laguntza izatea da arruntena, ikonoen laguntzaz lana erraztuz.

• Informazioa gordetzeko unitate, karpeta eta fitxategi edo artxibu sistema bat eskaini erabiltzaileari, eta hau maneiatzeko modua.

 • Mikroprozesadorearen lan-denbora modu egokian banatu martxan dauden programa guztien artean. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Zumaiako Institutua - 12

 • RAM memorian beharrezko diren datuak momentuoro bertan izateaz arduratu, horretarako sarrera unitate edota disko unitateetara jo behar denean, joaz (beharrezko informazioaren gestioa eraman).

 • Orokorrean, ordenagailuak ondo funtziona dezan beharrezko diren lanak aurrera eraman, erabiltzaileari era erosoan Ian egitea ahalbideratuz. Sistema eragile desberdinak daude, hau guztia modu desberdinetara egiten dutelarik. Ezagunenak, UNIX, MacOS, Linux, Windows... Guk ordenagailu pertsonaietan erabiltzen direnetatik, sistema eragile libre bat eta jabedun bat aztertuko ditugu: LINUX eta WINDOWS.

LINUX: Linus Torbaldsek eta Richard Stallmanek sortu zuten 1991ean. Sistema hau askea eta doainik da. Mundu osoko programatzaileek elkarlanean sorturiko sistema bat da, ondorioz askea da eta kodea aldatzeko aukera ematen digu. Internetetik deskarga dezakegu, lagun bati pirateatu edo CD formatuan lortu.

Profesional askoren sistema eragile gogokoena da. Edozein ekintza burutzeko balio du eta potentzia, egonkortasuna eta segurtasuna eskaintzen digu. Hala ere, erabiltzerako orduan ez da Windows bezain erosoa eta erraza.




WINDOWS: Microsoftek sorutako sistema da. Gaur egun gehien erabiltzen dena da, izan ere Windows erabiltzaileak dituen behar guztiak betetzen ditu, eta komertzializatzen diren programa edota joku gehienak Windowsen erabil daitezke. Hala ere, inestablea izateko fama ere badu eta segurtasun kontuetan ere ez da sistema eragilerik onena.









Comentarios

Entradas populares de este blog

Oinarrizko plaka

Periferikoak

Mikroprozesadorea