RAM memoria

Kaixo berriz ere!

Pixkanaka ari gara ordenagailuak dituen atalak banan-banan azaltzen, bakoitza zer den eta zertarako balio duen aipatuz. Gaurkoan RAM memoriari buruz zertxobait ikastea tokatzen da.

Ordenagailu batek programa bat martxan jartzen duenean, datu eta kodigu guztiak elementu batean kokatuta egon behar dira, azkar sartzeko eta bertan aldaketak azkar egin ahal izateko aukera emateaz arduratzen da gure RAM memoria. Ordenagailua erabiltzen ari garen momentuan bertan gordetzen da dena, baina itzaltzen dugun momentuan dena borratzen da eta disko gogor batean edo USB batean gordetzen ez badugu galdu egingo da dena.
Resultado de imagen de ram memoria
Gaur egun, hainbat RAM memoria mota daude:

  • DRAM. Dinamic-RAM edo RAM besterik gabe, hau baita "originala", mantsoena ere bai(hala ere hobe da behar adina memoria edukitzea, bizkorra eta gutxi edukitzea baino). 386 sortu arte erabili zen, bere freskatze-abiadura 70 edo 80 ns-koa izan daiteke. SIMM edo DIMM itxurakoak.
  • Fast Page (FRAM). Batzuetan DRAM esaten zaio hotik eratorria baita, eta erabiltzen dela denbora asko denez, ez dira ia bereizten. Hura baino pixka bat azkarragoa da 70 edo 60 ns-koa baita. Lehen Pentiumak sortu arte erabili ziren. SIMM itxurakoak.
  • EDO (EDO-RAM). Fast Page-tik eratorria; datu batzuk irteten ari direla beste batzuk sartzen hasteko aukera ematen du, ondorioz azkarragoa da. 70, 60 edo 50 ns-ko frskatze-abiadura da ohikoena. SIMM edo DIMM itxurakoak.
  • SDRAM (Sincronic-RAM). Era sinkronizatuan funtzionatzen du xaflaren abiadurarekin, beraz oso bizkorra da, 25-10 ns bitartekoa. DIMM itxurakoa bakarrik dago.
  • PC133. Guztietan modernoena eta gomendagarriena.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Oinarrizko plaka

Periferikoak

Mikroprozesadorea