Biltegiratze unitateak

Kaixo! Ongi etorri berriz ere nire blogera!

Lehen aipatu bezala, ordenagailua lanean ari den bitartean RAM memorian gordetzen ditu behar dituen instrukzio eta datuak. Baina ordenagailua itzaltzerakoan memoria honek bere edukina galtzen badu, beste memoria batzuen beharra dugu gure lana eta erabili nahi ditugun programak gordetzeko. Orokorrean, disko gogorrean instalatzen ditugu erabili nahi ditugun programak, eta gure lanak diskete, CD, pen-drivetan eta abar gordetzen ditugu.

DISKO GOGORRA: Ordenagailu gehienek hau erabiltzen dute. Hau  ordenagailu kaxaren barruan egoten da eta programa edo artxibuak gordetzen dira bertan. Disko gogor batek 160 GBetik 3TBerako edukia izan dezake.


PEN-DRIVE: Ordenagailura txertatzen den gailu txikia da. Bertan artxibuak gorde ditzakegu, eta ordenagailutik deskonektatzen dugunean bertan geratzen dira gordetako artxibuak nahi dugunean berriz ordenagailura konektatu eta erabiltzeko. Gaur egun gehien erabiltzen den biltegiratze unitatea dela uste dut, erosoa baita edozein informazio lagunen artean partekatzeko. Hauen edukiera 500MB-3TB artean egon daiteke.
CD eta DVD: Hauek laser biden irakurri eta idazten dira eta musika edo pelikulak gordetzeko erabiltzen dira gehienbat. DVDak CDak baino edukiera handiagoa du, beraz pelikuak DVD batean gordetzen dira normalean. Edukiera: 650 MB-17GB.






SD TXARTELAK: Txartel hauek gehienbat mugikor edo argazki kamaretan erabiltzen dira. Oso tamaina txikia dute baina informazio asko gordetzea ahalbidetzen digute. USBaren antza dute eta beraien edukiera 1MB-2TB izan daiteke.






DISKETEA: Biltegiratze ahalmen txikiaren ondorioz disketeak gaur egun ez dira erabiltzen. Hauen edukiera 150KB-200MB artean egon daiteke.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Oinarrizko plaka

Periferikoak

Mikroprozesadorea