HARDWAREA eta SOFTWAREA

Epa berriz ere!

Gaurkoan Hardwarea eta softwarea bereiziko ditugu. Hardwarea ordenagailuaren zati fisikoa da; ordenagailua osatzen duten pieza ukigarriek osatzen dute. Pieza bakoitza bakarka lortu eta ordenagailu bat osatuko genuke baina makina horrek ez luke funtzionatuko ez badiogu aurrez zehazten bere lana. Hardwarea hainbat atalez dago osatuta eta aurrerago aipatuko dizkizuet zein eta zertarako den bakoitza.

                             Imagen relacionada



Softwarea, berriz, Hardwarearen guztiz kontrakoa da. Ordenagailuaren garuna dela esan dezakegu, logika erabiltzen duen atala, hau da programak. Programa horiek ordenagailuak uler ditzakeeen hizkuntzan daude idatzita eta normalean, ordenagailu berri bat erostean bertan instalaturik izaten du softwarea. Makina piztu bezain pronto softwarea lanean hasten da eta erabiltzaileak bere lanerako edo jolasteko behar duena instalatuko du. Makina bat pizten oinarrizko softwarea azalduko da lehenengo, sistema eragilea, hau gabe ezin da ordenagailua martxan jarri. Ondoren, erabiltzaile bakoitzak berak nahi dituen programak instalatuko ditu.




Comentarios

Entradas populares de este blog

Oinarrizko plaka

Periferikoak

Mikroprozesadorea